Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ikazkintza Ipurua inguruan

Ikatza zelan eta non egiten zen. Txondorra zelan egiten zen.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Egurra eitten zan moduan, ikatza eitten zan moduan… Oin be eingo dabe baten batzuk ikatza. Txondorrak ein ta gero egurra sartu ta gero, ba, txondorra igual egoten da zortzi egunian erretzen.
- Eibarren be eitten zan?
- Eingo ez zan ba Eibarren ikatza? Ene! Baitta hor be Ipuruako zerietan ta edozein lekutan eitten zan ikatza orduan! Eitten eben, ba, pagua bota, paguak eta egurrak, bota egur pillo haundixa, e? Ta eitten zeben erdixan zulo bat ta gero, zohixa, badakizu zer dan? Zohixa, zerak… lurra, bedarrakin ebagi, atxurrakin, holan, zohixak ta gero eitten eben egur montoi haundixa: pago-adarrak, pago-buruak… Ta gero, eitten eben bueltan lurrakin tapau dana. Ondo tapau bihar da, e? Bestela su hartzen dau! Ta tapau ondo ta erdixan zulo bat lagatzen etsen ta gero eitten eben albuan brasa bat, brasa haundi bat. Brasia badakizu zer dan, erretako egurra, ez dakizu? Ta ha paliakin botatzen etsen erdi-erdira. Ta gero tapau ta gero denporiakin harek su hartzen dau ta harek egurrak danak erretzen diaz. Erre ez, egosi! Erreko balitz ez dau balio… Ikatza horregaittik da, gasa daka ikatzak.

Dokumentuaren akzioak