Gasolinaren ordez ikatza kamioientzat
Ikatzak gasa duela azaltzen du. Gerra ostean gasolinarik ez eta kamioiak ikatzarekin ibiltzen ziren.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Egurra… badakizu, ikatzak gatsa daka. Eske zuk […], braseruan oin ez dago holakorik baiña braseruak, igual honek androk eta, braserua ipiñi ikatzakin ta igual gasa… itto! Hil dira mordua! Neguan ta hotz haundixakin! Gasa daka horrek e? Haundixa daka gasa e! Zuei ez jatzue akordauko baiña hamen ale banaketak, gerra denporan, gasolinarik ez zeguanian, ikatzakin kamioiak ibiltzen ziran! Ez jatzue akordatzen hori? Ta entzun be ez dozue egin?
- Ta zelan zan kontu hori?
- Ikatza botatzen eben ta kamioiak albuan, gasolinarik ez zeguan ba, ta ikatzak, holako zer bat, tubo haundi bat eken ta ikatza bota ta su emoten etsen ikatzari ta gero harek gasa zelan dakan, ha motorrera juaten zan ta harekin ibiltzen zan motorra! Hori sekula ez dozue entzun zuek? Ba hori “kuarentaiunuan”, “kuarentaiunuan” ibili zan hori, oin dala berrogei urte. Baiña ez zekan indarrik gasolinia moduan. Indar gutxiagokin., baiña ibili egitten zian kamioiak! Ikatzakin!
Dokumentuaren akzioak