Ikazkintza Eibarren
Ikazkinak. Egur pila handiak botatzen ziren. Erdiko egurrik onena materialetarako erabiltzen zen eta gainontzekoa ikatza egiteko. Ikatza non egiten zen Eibarren. Txondorraren inguruko azalpenak. Pagoa zen ikatza egiteko egurrik onena. Ikatza lantegietara saltzen zen, sutegi edo labeetarako.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Eta ikatza ze eitten zan, batzuk zeren ikatza eittera dedikatzen zianak edo…?
- Bai, bai, ikatza eittera dedikau! Dedikau eitten zian batzuek! Igual egurra hamendik botatzen eben, pagua… orduan egurra asko zeguan, e? Pagua oin baiño gehixau ez dakitt ez zeguan… Botatzen zittuen paguak ta, erdiko gerrixa, materixal ona, aprobetxau eitten etsen ba, tabletarako ta gauza… materixaletarako. Ta gero burua, adarrak… horrek ebaten zittuen zerriakin, eskuz ebagi be, ez zeguan oingo moduan motozerria! Eskuz ebagi ta gero ikatza “ta” ipintzen eben ta su emon ta gero tapau eitten eben. Tapatzen ez bazan ondo! Su hartzen eban ta erre eitten zan ta erretzeko ez daka indarrik! Egosi ein bihar zan ha! Zortzi egunian edo, hamar edo hamabi egunian egongo zan igual. Edo gehixau, ez dakit nik zenbat egunian egoten zan. Ni neu ez naiz ibili sekula!
- Baiña ikusitta bai…
- Ikusi bai! Honbre! Baitta begira makiñatxo bat bidar! Gu gaztiak giñanian! Hementxe edozein lekutan eitten zan ikatza orduan!
- Nun eitten zan?
- Bai hor Tutulunguan ta han Arraotz-tik aurrera… Arraotz badakizu nun dagon basarrixa? Galdaramiñotik behera… Han ikatz asko eitten eben, lehen. Oin dana garbittuta dago, ez dake egurrik eta [ezerre].
- Eta beti pagua izaten zan edo…
- Ez, zeuk nahi dozuna, baiña pagua zan onena! Ikatza eitteko egurrik onena pagua! Ta gero ha erre ta baltz-baltz urtetzen dau harek! Badakizu…Ta gero ba lehenau, ba… labetan probatzen eben ha! Kañoiak pegatzen! Oin ez dakit, oin edozein modutan pegatzen dittue… Baiña eitten eben, labia eken, bustiñakin einda. Buztiña badakizu zer dan ezta? Erderaz ez dakit zelan esaten jakon… Bueno, igual da. Ta ikatzakin zulua eitten etsen ta gero ipintzen etsen kaiñoi bi, holan kaiñoi bi zelan dakazen eskopetiak, badakizu, holan kañoi bi… Oin holakuak be badagoz baiña… Honek eitten detse listia ipiñi hamen. Ta gero ipintzen etsen latoia hamen, bueltan, danian, azpittik ta geiñetik, ta gero beste eraztun batzuk sartzen etsezen ta harek laban sartzen […]. Ta latoia burdiñia baiño lehenago urtzen da, asko lehenago, ta gero han ikatzetan berotzen zanian kañoia, harek latoiak korridu eitten dau! Ta gero ikusten ebenian ya, “korriduta dago latoia; urtu da ondo!”, atara eitten eben ta kanpuan hoztu arte laga. Gero pasatzen zan, ba, jentiak… Gero eskopetiak kañoi bi. Holatxen eitten eben.
- Holan alkartzen ziran orduan, ezta?
- Holan alkartzen zian kañoi bixak, bai. Eske nik eskopetiakin ein dot biharrian nere denpora guztian; horrek ondo dakiraz.
- Eta ikatzana, esan dozu, zohixa erabiltzen zala? baiña zetako, gaiñetik tapatzeko?
- Tapatzeko! Tapau eitten zan dana! Ta gero gabian be bertan lo eitten eben porsiakaso. Zuloren bat eitten bazeban, igual garrak urtetzen eban. Ez? “Llama, ¿no?” Ta […] zaindu ein bihar zan erre ez dein! Ta garra urtetzen badetsa tapau barriro be, ta barriro be zain! Hantxe gau guztian zain! Relebuak eitten diaz!
- Bihar gogorra izango zan hori, ezta?
- Gogorra biharra! Bueno! Bihar txarra! Harek egurrak ipintzen lehenengo ta harek juntatzen…! Gero txondorra eitten eben, baiña txondorra esaten etsen harek… Haundixa baiña txondorra! Igual… “¡vete a saber!”, igual eitten zittuen ehun zaku edo… “¡Vete a saber!” Ta gero ba ha erretzen zanian, kentzen eben ta zatixak ein, zakuak bete ta gero saltzen zeben, ba, taillarretan! Sutegirako! “Fragua” esaten jakon, ez dakizu? Sutegirako ikatza, ba, gauzak berotzeko ta herreminttak eitteko ta ba… Taillerretara, ba, taillar batera igual zaku bi bialtzen etsen, beste bateri bat, beste batera hiru… Gero saldu! Hartu idixekin burdikadia ta kalerik kale saltzen! Ta ofiziñetara juan ta “Zu, ikatza dakat” ta “ Ekarrizuz zaku bi!” Ta holaxek. Saldu!
Dokumentuaren akzioak