Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gaztaina kontuak: oskola, lakatza, klaseak...

Gaztaina kontuak. Gaztainak oskolarekin, lakatzarekin gorde behar dira, ez daitezen elkortu. Gaztaina sasoian jende asko joaten zen gaztainatara. "Mari-Katillu"renekoari gertatua. Gaztaina klase asko zeuden: goiz-gaztaina, abadino-gaztaina, txaparda... Bakoitza nolakoa zen.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Eta gaztaiñena, beste pregunta bat geldittu jatana hamen, gaztaiñena, esan dozu, azala edo oskola edo… Horrek izenik badaka? Lakatza edo lokotza edo...?
- Bai, lakatza. Lakatza! Bai, lakatza esaten detse , euskeraz lakatza esaten jetsek horri. Bai, lakatza da hori! Ta horrek konserbau eitten dau gaztaiñia! Bestela gaztaiñia segiduan galtzen da! Gaztaiñia, oskolik barik batizu, bai? ta handik hille bi edo igual lehenago, hillebete pasau, ez dau balio gaztaiñiak, alkortau egitten da, gogortu egitten da ya, ezin leike jan! Ezin leike jan! Hori baten akordatzen jata neri, “Mari-Katillu”, oin Maixa badao ba? Maixa tabernia Kalbetoian? Han lehenago zeuan, Mari-Katilluneko tabernia zan ha. Mari-Katillu, haren semiak, ez dakit ba asko dan bat hil dala! Ze izango da… lau bat, bost bat urte edo. Harek, lehenago hemen Eibartik danak, ba, gaztaiña denporan, hamen dana gaztaiñia zelan zeuan, goixian juan da danak gaztaiñatara! Gaztaiñatan danak. Ta gaztaiñia ohostu eitten eben, […] gaztaiñia kantidadia ohostutzen zeben, mordua egoten zan ta goixian jentia! Ta hartu, karro, zakukadak bete ta kalera! Ta gero, ba, ostian lekurik ez ta kamapian bota, ohepian, “vamos”. Ta gero ohepian, badakizu, gaztaiña asko batu [...] ta lehenengo barritxan ondo, ez dakizu? Baiña gero, ba, denporiakin ez da… alperrik galdu eitten da haura! Alkortu eitten da ya, sikatu eitten da gaztaiñia. Oskolik barik… Ta gero hasarre. Gure aitta juaten zan, ba, eratera, Eugenio, ta “Eugenio, hor ibili... –esan etsan– Eugenio, hor ibili nok gaztaiña lapurretan hainbeste denporan ta oin bota egin bihar jittuat, ez juek balio jateko”. Sikatu eitten da gaztaiñia oskolik barik. Baiña oskolian, eta zenbat eta montoi haundixaguan, hobeto. Konserbau egitten dau oskolak! Konserbau egitten dau, ez da sikatzen gaztaiñia! Ya, guk oktubria pasauta gaztaiñia ta Gabonetan be gaztaiñia ona egoten zan, e! Behin ya Gabonak pasauta aurrera ya…
- Eta gaztaiñak ze zian, klase asko edo…
- Gaztaiñak klase asko! Bueno…!
- Izenik bazeken? klase bakotxak izenen bat edo…?
- Bai, batak zekan, ba, lehenengo esateko, gaztaiña onena zan goiz-gaztaiñia.
- Goiz-gaztaiñia?
- Guk esaten gentsan… Gero…
- Hori zein zan, goiz-gaztaiñia?
- Goiz-gaztaiñia… ba, gaztaiñia iguala bestien modukua, baiña klase diferentiak gaztaiñak zeuazen! Goiz-gaztaiñia. Beste bat abadiño-gaztaiñia esaten jakon, ha pixkat flojuagua zan. Beste bat zan erreta, erreta jateko, txapardia esaten etsen.
- Txapardia?
- Bueno, horrek lehengo izenak diaz, e? Gure aittak holan esaten etsen. Ta beste bat txargaria esaten etsen, hari txargaria esaten etsen, lokotzak eukitzen zittuan igual, igual hamar ale, txikixak! “En general”, hiru ale eukitzen dittu gaztaiñiak e! Baiña harek mordua eukitzen zittuan!
- Lokotz baten...
- Lokotz baten hamar ale! Bai, bai, txargaria esaten etsen. Ta ale txikixagua eukitzen eban harek, e!
- Eskasaua zan ala…?
- Eskasaua! Onena zan goiz-gaztaiñia, hiru ale egitten jakozen, hiru ale edarrak. Haixe zan gaztaiñarik onena. Txapardia zan, ba, erreta jateko. Tanboliñian erre ta… ha bestia baiño hobia zan. Hori, txapardia, beranduago dator ta hori nobienbrian erdi ingurura-edo heltzen da gaztaiña hori.
- Eta abadiño-gaztaiñia zelan…?
- Abadiño… ha eskasagua zan, baiña ha be… bai, ondo jaten zan gaztaiñia. Abadiño-gaztaiñia esaten etsen.
- Txikixagua edo haundixagua edo…?
- Zeoze txikitxuagua! Ta harruagua eukitzen eban geiñeko oskola be harruagua, ez dakizu? Onena goiz-gaztaiñia, “por mucho”, e!
- A, bai, e? Eta gaztaiñak-eta esan dozu, hor dana basuak eta…
- Dana gaztaiñak euazen hor! Dana gaztaiñia zeuan hor!

Dokumentuaren akzioak