Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Sorginak eta elizaren indarra

Baserrietako ateetan gurutzeak zintzilikatzen ziren, sorginak aldentzeko. Aitak sorginen ipuin handiak kontatzen zituen. "Jendiari fedia emon deixon, abadiek... ipintzen zittuen sorgiñak". Baina gero pistolak etorri ziren, eta orduan amaitu ziren sorgin-kontuak. Anbotoko sorginak, Anbotoko Mari, etab. Jendeak eskolarik ez eta dena sinesten zuen. Abadeek ez zuten nahi jendea eskolara joaterik eta gurasoei esaten zieten beraiek heziko zituztela haurrak.


Dokumentuaren akzioak