Behien gaixotasunak: zuringa
Behien gaixotasunak: "txuringia"; Ipurzuloa kanporantz irtetzen zaio behiari.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Galdera: Entzunda dakazu txuringia edo…
- Erantzuna: Urtetzen dabena? Hori ez dok baiña txahalgintziana, ostian gaixo bat dok hori. Gaixua edo… Ba zera, atzia edo txixa eitteko lekua batzuk zabalagua edo… ta gero, ba, hori bota: bolia, bolia bota.
- Nerea: A! Holako bola gorri bat…
- Bai ba, etzandakuan, ez dakik? Holan, goittik bera etzanda igual behixa ta urten, urten horrek boliorrek ta hori txarra dok hori! Gero ha bolia, igual, zikiñetan igual, ta infeziñua edo… Egon zan gurian, ha baltza-edo, beti botatzen ebana. Lotu eitten najuan nik! Holan ein zer bat, [forma] bat holan, goittik lotu soka batekin ta ha, haintxe ha, txixalekua daguan lekuan hantxe; ta ezin bota. Hemen hau trabia holan ta…
- Nerea: Eske, bolia izaten da holakua edo, ez? Holakotxe bat, gorri-gorri-gorrixa.
- Mamin bat, mamin bat izaten dok.
- Nerea: Eta hori baiño estuago ipiñi, ta ya ez dau urtetzen…
- Ta ezin dau urten. Bai, oin be laster eingo neuke nik hori! Oiñ aspaldi ez dogu euki hori kasuori, baiña lehen, kortak jeneralian izaten zittuan aldapan lehen, holan… aldapia, ta han behixa beti, ba, holan, behera begira. Ta gitxik, baiña behin ekin ezkeriok hori, edo indarka moduan edo… peligrosua dok hori. Zenbat eta behi zaharragua edo zabalaguak hazurrak edo, beti botatzeko tendentzia… Ta hori txarra, hori txarra dok.
- Orduan da hori… bolia…
- Guk bolia esaten gentsan .
- Orduan, bolia urtetzia edo… hori da txuringia?
- Txuringia, bai, horixe, horixe.
- Nerea: “Txuringia” ala “zuringia” esaten dozu?
- Bueno, igual da. Hori txarra da. Oiñ aspaldian ez jakagu, kortia be zelan daguan lau-laua… Aspaldixan ez juagu euki, baiña hau akordatzen dok… Lotuta ibiltzen zuan ha! Lotu sokiakin, errapetik hona, mokor-hazurretara ta gero mokorretik [samara] be bai, ta han ibiltzen zuan larrian behera! Ta soltatzen ebanian, atzera lotu! Baiña ez juan botatzen! Tapoia ipintzen jakuan han ta ezin! Ha etorri arren, barruan euki bihar! Ta kanpuan badauka peligrosua dok. Igual, oilluak be igual hantxe pikuka, ta zikiña edo badago, ba, harek be hantxe, zikiñak pegauta. Oiñ ez jakagu hori problemiori.
Dokumentuaren akzioak