Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Idiak eta gurdiak

Lehen garoa, bedarra, simaurra, zuhaitzak, e.a. gurdiekin garraiatzen ziren. Dena gurdiarekin eta idi-parearekin egiten zen. Idiak egun guztian lanean. Gurdi klase bakoitza, lan baterako erabiltzen zen.

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Eta lehen aittatu dozu, lehen askoz lan gehixago eitten zebela idixak eta…
- Bueno…! Bueno, lehen labrau eitten zian honek danok!
- Ze bihar eitten zeben? Zetako erabiltzen ziran idixak?
- Mekauen, idixak ba… Bedarra ta garua ta simorra ta… honek danak labrau eta… Ta mendittik be, oin kamioiak eta, baiña lehen idixekin bajatzen zittuen tronguak eta zerrara ta… Paguak eta danak! Tratora ta azaldu arte.
- Ta dana burdixakin?
- Ta burdixakin, horixe! Ta hartu Arraten… Arraten hartu elizaurrian igual, ta Maltzara trongua! Egunian biaje bi: goixian bat ta atsaldian bestia. Neu be ibilitta nago mutil gaztia! Arratetik Saturixora, Elgoibarko Saturixora! Idixekin! Goixian biaje bat, eguardixan bazkaldu, idixak eta geuk, ta atsaldian beste biaje bat, ta illuntzian etxera. Horrengo goixian iguala, “idéntico”. Ta hurrengo goixian beste bat.
- Arbolak-eta mobitzeko, baiña, ze erabiltzen zan, burdixa be bai, edo…
- Burdi-motza.
- Zelakua zan gitxi gorabehera?
- Hor dago ganbaran gurian. Ikusiko dogu nahi badok.
- Bestela, burdixak klasiak zeren?
- Bai, burtetxia ta burkajia ta karakatxia ta…
- Ze ziran bakotxa? Ze dake diferentia?
- Burtetxia [dok] bedarretarako, holan erraillekin ta ezpatak, kargatzeko edo… bedarra kargatzeko.
- Nerea: Burdi normalena…
- Gero, simorketarako, kajia. Oiñ ez dagok gurian… simorretan ta eitteko, kajia. Burdixa iguala baiña kaja…
- Hormekin…
- Bai, hormekin, lurretarako kamioi baten moduan. Hori simorretarako. Gero karakatxia, beste bat txikixagua. Ha aria ta harrixa ta ibiltzeko, gauza astunaguak, zementua ta… Karakatxia.
- Ta hori zelakua zan?
- Iguala, baiña erdixa. Hori, burkajian erdixa. Txikixagua. Ez dakik? Ba, aria-ta simorra baiño astunaguak dittuk, eta karga haundixak erabiltzeko, gauza astuna erabiltzeko, harrixa edo aria edo lurra erabiltzeko, hori txikixori.
- Lurrandako be bai karakatxia…
- Bai, txikixa, txikixa. Ta gero, burdi-motza gero. Burdi-motza, ba, tronguak erabiltzeko.
- Eta burkoltza edo burkoltzia edo…
- Burkoltzia dok, horixe burkajia. Guk…
- Burkajia da burkoltzia?
- Bai. Burkoltzia, bai. Batzuk burkoltzia. Horixe kajiori dok… Bai, ba, kajia, simorra-ta kargatzeko kajia. Horretxek, lau burdixok horretxek guk erabilli dittugunok.
- Eta burtetxia esaten detsazue burdixari?
- Bai, burtetxia horixe dok…
- Ez da burdixan parte bat…
- Bai, burdixa. Horixe… bedarra ta ekartzeko. Ezpatak gora, ta kargatzen dana holan…

Dokumentuaren akzioak