Pago egurrak luzaro irauten du uretan
Pago egurra uretan laga ezkero, ez da alperrik galtzen, ez 10 urtean ez 100 urtean. Kanpoan, buzti-lehorrean lagata, urtebete ere ez du irauten, egurrik makalena da; baina uretan ez da alperrik galtzen, berde-berde jarraitzen du, botatakoan moduan. Pagoa neguan bota behar da, pinu zuria moduan. Pinu beltza berdin da; baina pagoa, haritza eta beste zuhaitz batzuk beti neguan bota izan dira. Etxeak egiteko, gehienbat, haritza erabiltzen zen.
Dokumentuaren akzioak