Askak, askagaina eta karrajua
Askak lehen egurrezkoak izaten ziren, eta albo batera zabaltzen ziren tapekin. Askak, askotan, sukalde ondoan egoten ziren. Askaren gainean "aska-burua" egoten zen, eta "ganbela"k han lagatzen ziren. Asken aurreko inguruari "aska-aurria" esaten zitzaion; ganajatekoa bertan lagatzen zen, eta handik, sardarekin-edo, askara bota.
Dokumentuaren akzioak