Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aita lanbidez akabatzailea, baina kulturari lotua

Aita akabatzailea zen. Aititaren lanbideagatik herri desberdinetan bizi izan ziren, eta azkenean Eibarren gelditu. Orbea lantegian lan egina zen akabatzaile moduan; baita bere kontura eta Solac-en ere. Euskal gaietarako eta kulturarako sentsibilitatea zuen. Flauta jotzen zuen, eta antzerkiak egiten zituen euskaraz. Asko irakurtzen omen zuen. Berak 18 urte zituela hil zen.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Ta, bueno, ba… Bueno, aitta ibili zan, igual beran aitta… Bueno, akabatzaillia zan, e? Ta, bueno, ba, ez dakit Eibarren etorri zan lanera edo… Baiña beste herri batzuetan be bizittakua zan beran aittan ofiziuagaittik edo. Aittittan… Ta, bueno, ez dakit zelan ezautuko zian edo zer, baiña bueno, behintzat…
- Bai, hamen amaittu zeben.
- Bai, bai, bai, hamen geratu zan.
- Eta lehengunian aittatu zenduan biharrian Orbeanian egon zala?
- Bai. Akabatzaillia zan ta Orbeanian egon zan. Baiña gero bere kontura be ibili zan, ta gero Solac-en be, ni sartu nitzanian, bera be han zeuan, e, akabatzaille. Osea, beti izan zan akabatzaillia. Ta, bueno, musikia be… flauta edo joten zeban. Baiña… Eske, karo, aitta zan… pixkat… teatruak be euskeraz eitten zittuan. Osea, ya beste… aittak beste giro bat zekan; osea, beste kultura bat, euskal gauzekin ta holan beste sesnsibilidade bat edo zekan, desberdina. Osea… Ta, bueno, ba, ez dakit, nik hamazortzi urte nekazen bera hil zanian. Ta asko irakortzen zeban ta… Osea ya, ez dakit, pixkat beste…
- Bai, sasoi horretan arrarua zan, ez?
- Bai, bai, bai, zekan beste…

Dokumentuaren akzioak