Era askotako fruta-arbolak Telleria kale-baserrian
Bera txikia zela joan ziren Arragueta kaletik Txontako Telleria kale-baserrira. Bidearen ondo-ondoan zegoen. Txerriak eta oiloak izaten zituzten. Baita baratzea eta fruta-arbolak ere. Ze fruta-klase izaten zuten.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Eta zu Arraguetan jaixo eta zenbat urtekin juan ziñan Tellerixara?
- Ez dakit nik.
- Baiña umetan, ez?
- Umetan, umetan.
- Eta, orduan, kanbixua ze, onerako? Igarri zenduan kanbixorik kaletik basarrira?
- Ez. Ha zan basarrixa… ha kalian ezkiñan euan. Bertan bidian ezkiñan euan.
- Osea, kaleko basarrixa, ez?
- Bai, kale-basarrixa.
- Ta ganaurik-eta bazekazuen?
- Ez, zera, txarrixak eta oilluak.
- Eta gero ortuak?
- Gero ortuak. Ostian ez.
- Eta ortuak asko?
- Ortuak? Bai, aldamenian be bai ta goixan be bai. Frutia. Oin be egongo dia edarrak han!
- A bai?
- Bai!
- Ze eukitzen zenduen? Ze fruta?
- Dana. Sagarra, melokotoiak, frixkuak, ta zerak… madarixak. Ta gero edifizio bat euan ederra, zera, oilluak eukitzekua.
- Oillotokixa edo?
- Bai, oillotokixa.
- Eta asko eukitzen zenduezen?
- Bai, bastante, bastante egoten zian. Gero zera in zan, Remigion taillarra.
Dokumentuaren akzioak