Telleria inguruan erreka eta iturria
Euren etxe parean goitik behera erreka pasatzen zen. Inguruan zelaiak eta lur-sail hutsak zeuden. Iturri bat ere bazegoen inguruan eta lantegi batzuetako "errekadistak" hara joaten ei ziren ur bila; beste batzuk Urkizuko iturrira.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Orduan errekarik ez euan. Bueno, errekia baeuan, baiña itxi barikan. Ta gure parian euan zabalik errekia, hasi goittik eta beheraiño.
- Eta beste inguru guztia, Txonta inguru guztia, ze zan? Basuak edo zelaixak edo…?
- Ezebez, ezebez, zelaixak eta zerak. Ezebez. Ointxe daon moduan batzuk, ezebez. Ta goixan euan etxia… ze euan han? Ze taillar euan han? Han etxe haundixan zerian, parian, errekian parian, euan itturrixa.
- Itturri bat zeuan?
- Itturrixa. Ta haraxe juaten zian zerak, errekadistak, uretara batzuk. Beste batzuk zerera, hona, Urkuzura.
Dokumentuaren akzioak