Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Brodatu motak

Brodatu motak; "sobrepuestua" zer zen. "Bainikak", "festoiak", "filigranak"... Zein izaten zen lanik zailena.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Eta ze bordau tipo zeren? Ze zare esaten, festoia, bainikia…
- Bai, normalian… Bueno, eitten gendun danetik, baiña sobrepuestuak be bai. Sobrepuestua da igual mantela zurixa ta gero lorak eta gauzak kolorian. Ta tela… igual, ba, gorrixa, ta bordau, ein dibujua, ta borde guztietan bordau, ta gero ha sobrepuestua geratzen zan kolorietan. Ta bestela, ba, matizau, bordau, kolorietan bordau krabeliñak edo… bueno, danetik, danetik.
- Bai, gero bainikak…
- Bai. Festoiak, bodokiak, filigranak… Filigranak ziazen… ebaitta; ta unitzeko, ba, eitten zan kalauak. E? Filigrania esaten gendun.
- Eta konplikauena zein?
- Onbre, konplikauena, ba… horrek lorok…
- […]
- Ez, baiña horrek lorok ondo… igual lau edo bost kolore matizatzen danak eta fin-fin fin urtetzeko eta ondo urtetzeko, ba, ez ziazen… horrek ziazen igual gatxenak.
- Bai, ez? Bihar gatxa ta, gaiñera, denpora asko bihako zan, ez?
- Bai, beti gehixao. Ta bestiak, ba, behin ikasittakuan badakizu ze pasatzen dan, fazillau urtetzen dau dana.
- Bai, ez? Azkenian praktikiak emoten dau…
- Bai. Holaxen. Normalian horretxek gauzok.

Dokumentuaren akzioak