Legarre auzoa nolakoa zen
San Andres kalean jaio zen bera. Untzaga eta Legarre inguruan ibiltzen zen beti, auzoko lagunekin. Legarre auzoa nolakoa zen eta nola aldatu den. Etxebarri baserria. Bertan jaioa zen bere aita.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Eta zu, gaiñera, nun jaiotakua zara?
- San Andres kalian.
- San Andres kalian. Orduan, Untzaga, gaiñera zure jolas leku…
- Bai, bai. Untzaga ta Legarre ta hor inguruan beti.
- Ta ze izaten zan, gehixenetan kuadrillak izaten zian inguru…
- Barriokuak. Bai, bertakuak, bai.
- Eta asko aldatu da Legarre ingurua ta hori?
- Bai, total. Total. Ez zeuazen hainbeste etxe! Han basarrixa ta… lau etxe. Oin badakizu…? Oin, enee, total diferentia.
- Zelan gogoratzen dozu zuk?
- Legarre? Ba, Legarre… lehelengo etxiak… oin lehelengo-lehelengua ez dao ya, botata dao. Ya ez dao. Ha zan zera… aber… etxe txiki bat zan lehelengua. Ya oin ez dao, e! Ta gero, ba, beste bi edo hiru segido, ta gero ez zeuan ezebez. Ta ya gero ospittaleko kamiñua ta ezebez gehixao. Ta gero kurbatik gorutz horrek etxe guztiok ez zeuazen. Ezta bat be, e! Zan, ba, mendixa. Basarrixa zeuan, Etxebarri basarrixa, ta gero, ba, mendixa.
- Eta zelakua zan basarri hori? Gogoratzen dozu?
- Bai, ez naiz gogoratuko ba? Asko.
- Bai?
- Bai. Basarri bat… Nere aitta hortxe jaixo zan.
- Ene!
- Bai, oseake…
Dokumentuaren akzioak