Uztailak 18, Santa Marina
Otxandioko jaiak ziren eta amandrearen etxean zeuden gerra hasi zenean. Bilboko lagun bat ere beraiekin zegoen. Santa Marina egunean ama eta Bilboko laguna plazara joan ziren; Begoña, anaia txikia eta amandrea, berriz, etxean. Bonbardaketa hasi zenean, altzoan anaia hartu eta baratzak zeharkatuz beste baserri bateko kortan babestu ziren. Bitartean ama plazan, eta amandrea falta.
Dokumentuaren akzioak