Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ardantza kaleko Arizmendi txololategia

Ardantza kalea nolakoa zen oso gogoan dauka. Bere jaiotetxea zegoen lehenengo, aurrerago zegoen "Dos de Mayo" kalera pasatzeko tunel moduko bat ere gogoan dauka eta, nola ez, Arizmendi txokolategia. Txokolatea egiteaz gain, azukre-koxkorrak ere egiten zituzten bertan. Lehiotik begira ordu asko pasatzen zituztela kontatzen du.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

Ardantza zan, ba, sartu eta gero aldaparatxo bat eguan, halantxe sartu ta aldaparatxo bat eta trenbidia. Ta han eguazen hemendikaldetik nere etxia lehelengo, ta gero eguan tunel modukua ta han gero eguan beste etxe bat. Bueno, han eguan piso bat. Ta gero eguan txokolaterixia, Arizmendi. Lehelengo Arizmendi. Txokolatia eitten eben eta azukarilluak. Ha etxia rarua zan. Handik sartzen zan peora batetik eta etxe bat eguan Ardantzara emoten ebana eta gero beste bat eguan Dos de Mayora, ostetik. Ostia esaten gentsan Dos de Mayoko behekua, gero han etxe batzuek zelan eguazen, ba haxe ostia esaten gentsan. Ba, haraxe emoten eban horrek. Baina, lehelengo pisora sartzen zan, bai batera ta bai bestera, hortik, tuneletik edo hortxetik sartzen ziran.
Txokolaterixia, bai. Txokolatia itten zeban ta azukarilluak. Gu ikusten azukarilluak eitten. Ta zan gauza bat, papelak ipintzen zittuen halan, “esiak” eitten ta hantxe azukria edo ta saltoka ibiltzen zan ta gu bentanatik ikusten, neu behintzat, ze hara lehelengo pisora asko juaten nintzan. Ze nere etxera, hirugarrenera igo bihar neban ta ha lehelengoa. Ta halaxe eoten nintzan begira ta “han, badao hor!”

Dokumentuaren akzioak