Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ardantza kalea nolakoa zen

Aulestiarte etxearen aldamenean iturria zegoen, baina gaur egun dagoenarekiko desberdin kokatuta. Adelaren etxea, txokolategia, Aulestiarte, ortuak eta trenbidea zeuden Aldatze kalearen alde batera, eta bestera, Urizarreneko etxea, Okamika eta Zubizarretatarren etxea zeudela gogoratzen du.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

Ha zan etxia Aulestiarte. Ta gero eguan, itturrixa. Oiñ dago itturrixa hala, ta orduan eguan hala, horko paretian eta han eguazen Elosuneko ortuak eta gero, trenbidia. Oiñ dago aldamenian, orduan eguan parera. Ta gero han eguazen, paretan azpixan banko batzuek eta gero eguan errebueltan etxe bat. Han bizi izan ziran… bueno, asko. Ta gero Urizarreneko etxia. Gero eguan beste etxe bat, han bizi ziran txokolaterua ta beste batzuk pe bai. Ta gero beste bat, han bizi ziran, zelan ziran,... Okamikanekuak, bai. Paskual Okamika. Ta gero beste etxe bat; han bizi ziran behian Okamika ta goixan Zubizarreta. Ha beste etxia ein eben gerora, ha etxe barrixa zan, eta han bizi ziran Elosunekuak ta ya gero trenbidia zan. Ezkerretara eguazen, esan detsutenak: neria, txokolaterixia, Aulestiarte eta gero ortuak.

Dokumentuaren akzioak