Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ur "ona" ematen zuen iturria

Trenbidearen parean, "ur ona" ematen zuen iturria zegoen. Ardantza kalean, etxetik gertuago, ur epelagoa ematen zuen iturri bat ere ba omen zegoen. Urrutiraino joan nahi ez eta handik ekarritako urari etxean segituan antzematen ziotela kontatzen du. Mojen etxearen aldamenean ba omen zegoen hirugarren iturri bat, baina hango ura are beroagoa irteten zela kontatzen du. Ubidea ez zegoen batere sakon lurperatuta antza.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

Gero han eguan, kantoian eguan itturrixa. Trenbidian pare-parian, itturrixa ta ha zan ur ona. Haraxe juaten giñazen uretara. Bestia Ardantzakua, lehelengua, zan epelagua ta batzuetan pitxarrakin, ba entretenidu ta hantxe bete ta etxera. Segiduan igartzen zesten “hau ez da ura”. Askoz freskuagua zan bestia. Gero beste itturri bat eguan monjen onduan baina ura berua, epel-epela zan. Kañerixia itxuria eguan “a flor de.. esto” horregaitxik ba, epela. Pentsatzen dot deitzen zala “Barrenkua”, “Itturri barrixa” ta gero han onduan eguan erropak garbitzekua, labaderua. Han eguan labadero txiki bat, itturrixan aldamenian. Errekatxo txiki bat eguan eta handik juaten giñazen kamiñuetara, hara gora, Arrateko bidera.

Dokumentuaren akzioak