Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Pantaleonen zakurraren beldur

Ardantzako baserriaren izena ez du gogoratzen baina jabeak Pantaleon izena zuela ondo gogoan dauka. Zakurra askatzen omen zuen inguruan haurrak jolasean zebiltzala sumatzen bazuen. Bertako ortuetan afariketetan (gaztelerazko "cocinitas") jolasean aritzen zirela dio Adelak.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

Basarrixa eguan einda han, Ardantzan eguan bat, zelan zan… Pantaleon zan aitta, Bizente semia eta alabia zan, katalanakin ezkondu zana, Maria Pilar. Itturrixan gaiñian, ortu guztiak eguazenak danak, horretxen Pantaleonenak ziran. Juten giñazen haraxe, afariketan ibiltzera ortu onduan eta beti “Pantaleon!” han etorri eta antxitxiketan. Handik pasatzen giñan, hanka-puntetan beti, ze bestela txakurrak askatzen ebazen.

Dokumentuaren akzioak