Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Alejandro Telleriaren ihesa eta heriotza

Gerra garaian, Alejandro Telleria ihesi ibili behar izan zela kontatzen du. Santanderretik Sestaora Adelaren aitak lagundu zion, baina, Frantziara pasatzera zihoazela, Donostian harrapatu eta kartzelara eraman zituzten biak. Aitak irtetea lortu zuen arren, Alejandro bertan zendu zen. Familiari ez zioten sekula esan zein egoeratan hil zen ez eta non lurperatu zuten ere. "Gerrako kontuak", dio Adelak.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

Bai, gerran lehelengo juan zan Santanderrera eta han, Santanderren harrapau eben. Ez, Santanderren geldittu zan eta nere aitta juan zan, zeaittik asmatikua zan, ta juan zan billa ta gero egon ziran Sestaon euron arreba baten etxian. Ein zittuen papelak ya Frantziara pasatzeko, autobusa eguan Bilbotik urten eta Frantziara juateko, eta han eguazen mojak eta frailiak eta markes edo tituludunak eta nere aittak esan etzela “con estos habrá confianza de…” eta “sí, sí, sí” Donostian harrapau zittuen eta kartzelara. Nere aittak lehenau urten eban eta gure tio hantxe hil zan, kartzelan. Zelan diabetikua eta arritmia eta dana zeukan, sartu eben ospittalian. Txarrago. Ta gero, gure lehengusiña bat Burgosera de viaje de novios eta hantxe “como ha muerto como un perro, le hemos enterrado como un perro” esan esten. Iñok ez zekixan hil zala. Ezebe. Hantxe. Bueno… gerrako gauzak

Dokumentuaren akzioak