Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ama izan bezperara arte lanean

Lan baldintzei buruz ari da hizketan. Astelehenetik larunbatera bitartean egiten zen lan garai hartan. Adelaren kasuan, ama izan bezperaraino lanera joan zela kontatzen du: lantokiko atea zabaltzen ari zela erdiminak igarri eta itzuli zen etxera. Nahiz eta hiru hilabeteko amatasun-baja zegokion, etxean aspertu eta lanera denboraz aurretik itzuli zela kontatzen du.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

Astelehenetik zapaturaino. Denpora luzian. Pentsaizu, nik euki nittuanian bikixak, euki nittuan “el 8 de Enero”, “día 6” izan zan “día de reyes”, jaixa. Hurrengo egunian, zapatua, biharrera ta hurrengo egunian euki nittuan bikixak. Bestiakin be, nausixakin be, jaixo zan “el 26 de Febrero” ta “24 de Febrero” izaten zan Aurrera-n jaixa modukua, “consejo de administración” izaten zan ze ha zan “el día que se fundó” ta orduan, izaten ziran ba “reunión de todos los socios”. Orduan ba, kunpliduta zela neguan ba, ez nintzan juan. Baina, hurrengo egunian banindoian, prestauta neguan ta banindoian. Amak esaten estan “ofizinan euki bihar dozu umia!”. Banindoian, zabaldu neban atia ta sentidu neban zeoze, ta etxera. Hurrengo egunian euki neban umia. Orduan hiru hillabete emoten zittuen baina ni aspertu nintzan etxian ta gaiñera ez eban eitten egualdirik umiakin urtetzeko. Beti eurixa, edo hau edo bestia, hotza… ta ya, abrilleko lehelengo egunetan juan nintzan biharrera. Ta bestiekin be bai. Hiru hillabete egoten ziran; nahi bazenduan aurretik hilabete eta erdi hartu ta gero bestia. Orduan baeguan. Seguro de enfermedad zan. Eitten zanian likidaziñua, orduantxe etortzen zan.

Dokumentuaren akzioak