Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bizpahiru egunerako kontratuak

Herri batetik bestera, Galiziatik Bartzelonara iragaitzaz zebiltzan bidaiariak egun gutxi batzuetarako kontratatzen ziren Aurrera-n sarritan. "La casa de beneficencia" zela dio Adelak, edonor laguntzeko prest agertzen zirela beti. Lan handia ematen zioten Adelari lanaldi partzialeko kontratu eta nomina haiek.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

Baina zan “La casa de beneficencia” ze beti egoten zan biharra ta batzuk igual eskian edo zoiazen igual ba Galiziatik Bartzelonara edo, en fin, ta hemen de paso, eta etortzen ziran Aurrera-ra bihar eske. Biharrian egoten ziran, hartzen eben antizipua ta juan eitten ziran. Lagatzen eben dirua kobratzeko, tontuak ziran! Hiru egun ein ta beste leku batera juan ta.. eukitzen neban nik bihar bat pertsonalana eitten! Baina ondo eitten neban.

Dokumentuaren akzioak