Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

DEJ tailerrean kanpoko eta bertako jendea elkarrekin lanean

DEJ tailerrean jendea kontratatzerako orduan, mekanika kontuetarako Armeria Eskolako jendea hartzen zuten eta bestela, bertara joaten zen jendea; kanpokoak edo bertakoak, berdin zion. Kanpokoen eta bertakoen artean harreman ona zegoen, ez zuten arazo handirik izaten lan egiteko. Tailerrean maila desberdinak zeuden; aprendizak eta peoiak. Langile ona zenak, aukera izaten zuten gora egiteko.

Dokumentuaren akzioak