San Joan bezperako dantzaldia
Loreari beti gustatu izan zaio dantzara joatea, Lorenzori, aldiz, ez. San Joan bezperan Untzagan dantzatzen zuten, baina batera inoiz ez. Loreak Errenterian ikasi zuen dantza soltea eta Eibarrera itzuli zenean bere kuadrillakoei erakutsi zien.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Gero, dantzara baiña, bai jungo ziñazien, ez?
- Miren Lorea: Dantzara?
- Bai.
- M.: Bai, ni bai, baiña hau… negao.
- Nun dantzatzen zenduen?
- M.: Untzagan.
- Untzagan?
- M.: Bai ba, San juan bezperatan ta, joe… Ze emoziño!
- Urtian zihar ez zan egoten dantzaldixa?
- M.: Bueno, ba, kalian… karo, neguan kalian ez zan egoten. Ta gero hasi zan jentia Casinora-ta juaten, Rialtora-ta juaten zeozer, baiña… bah, guretako zan pixkat… ez dakit zela esplikau, ez giñan juaten hara, nere kuadrillia ta… gu.
- Zuek San Juan bezperan.
- M.: Bai, gu San Juan… kalian itteko San Juanak. Ta uda guztian, “jueves y sábado”… Zelan izaten zan hori? “Jueves y domingo” izango zan joten ebena kanpuan Untzagako plazan.
- Lorenzo: Bandakua, bai.
- M.: E?
- L.: Bai, bai.
- Ta ze dantzatzen zenduen?
- M.: Ze? Juan neska bi, neska bi dantzan, ta etortzen zian mutillak: “Mesedez? Mesedez?”. Ta zu apartau ta etortzen zian mutillekin batakin ta bestiakin juan dantzara. Ta gero, amaittu…
- Ta zeu?
- M.: Hau? Hau ez zan juango, nere gizona ez zan juango dantzara. Ta gero, esaten genduan amaitzen zanian, “Bueno, adiós, eh” ta bata bestia nahi doun lekura juan. Ta berrido neskak dantzara, neska bi dantzara, ta “Mesedez?” mutillak etortzen ziran, ta igual ez dogunakin dantzan in, ba, “Ez” esaten genduan eta juaten giñan aidian.
- Ta zeu, orduan, ez ziñan juaten dantzara?
- L.: Torpia naiz ni dantzan.
- M.: Ene! Juaten ziñan dantzaran zu? Ez zekizun barren dantzan!
- L.: Torpia.
- Orduan, sekula ez zenduten dantzau batera?
- M.: Ez gu bixok ez … ez dau jakin. Nik neuk bai, nik ondo nik dantzan, e! Buf… Ikasi neban Errenterixan, Donostian, Errenterixan dantzan itten sueltua eta danak eta bueno! Etorri nintzan Eibarrera, daneri erakusten, nere kuadrilla guztiari erakutsi netsen eitten. Bai, asko gustatzen jatan.
- Ta nun ikasi zenduan, orduan?
- M.: Nik, esaten netsun moduan, Errenterixan ikasi neban nere familixiakin. Ziran… bueno! Harekin ikasi neban. Ta euskerazko gauza guztiak han ikasi bihar ziran. Ta hantxe ikasi neban horixe eitten, “sueltua” esaten gentsan, dantzan. Ta gero Eibarren nere kuadrilliari –umiak giñan e, ez dakit zenbat urte, ta– harek daneri erakutsi netsen horixe dantziori eitten, ta buu! harruao ez dakit zer baiño! Erakusten ta Untzagan. Untzagan, ba, joten eben trikitixa. Joten eben, ezta? Zelan joten eben? Lehenengo “el agarrao”, dantzan eittia, ta gero, noizian behin, “el suelto”, ez dakizu? Lorenek ez dau jakingo, porke honek ez zeban dantzarik eitten eta. Ta gero “el suelto” zan pixkatxo baten. Ta, bueno, lehengo ipoiñak ziran…
- Kalabaza asko eman zenduazen zeuk?
- M.: Zelan?
- Kalabaza asko eman? Zeuk. Ezetz asko esaten zenduan?
- M.: Zetan?
-Ezetz asko esaten zenduan mutilleri?
- M.: Ezetz asko mutilleri? Ba nahi dogun beste! Geuk nahi dogun beste; lotsa barik daneri, ez dogula nahi, ez.
Dokumentuaren akzioak