Gerra zibilak ez zien, zorionez, ezbehar handiegirik eragin
Udako oporrak pasatzera, Ispasterko baserrira bidean zegoen gerrari buruzko lehen aipamenak entzun zituztenean. Hamabost urte zituen orduan eta ondo gogoratzen du egun hura. Ispaster eta Ereñon egon zen Miren gerrak iraun zuen bitartean. Gerra garaian, G.A.C. lantegian egon zen aita hura bonbardatu zutenera bitartean; handik, Sestaora bidali zuten, armak prestatzen jarduten zuten lantegi batera. Zorionez, ez zitzaien ezer txarrik gertatu.
Dokumentuaren akzioak