Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gernikara ihes egin bonbardaketaren biharamuna ikusteko

Ereñon zegoen Gernika bonbardatu zuten egunean. Hegazkinek, hirunaka, Ereño parean hartzen zuten buelta. Gauez, argitasun handia ikus zitekeen Ereñotik Gernika parean. Sutan zegoen. Hurrengo egunean, inori ezer esan gabe, Gernikaraino joan zen lagun batekin zer gertatu zen ikusteko. Nahiz eta berak aitortu ez, lagunak etxean esan zuen egindako bihurrikeria eta ondorioz, Mireni ere sekulako errieta egin ziotela kontatzen du barre algaraka. 17 urte inguru izango zituen hartan.

Dokumentuaren akzioak