"Sociedad Femenina Eibarresa" edo Goi-Argi Elkartea
1951. urtean sortu ze Goi-Argi Elkartea. Euskarazko izenak jartzea debekatuta zegoenez, "Sociedad Femenina EIbarresa" izena hartu behar izan zuen (1975. urtera bitartean, hain zuzen ere). Elkartea sortu aurretik ere antolatzen zituzten ekintza batzuk baina, emakumeentzat bakarrik izango zen elkarterik ez egoteak bultzatu zituen Mercedes Kareaga eta Tere Gantxegi, besteak beste, Goi-Argi elkartea sortzera. Estatu mailan emakumezkoentzat bakarrik izango den lehen elkartea izan zen Eibarkoa.
Dokumentuaren akzioak