"Tonbolia"
Esteban Orbea alkateak, tonbolalako erosketak egiteko autoa laga izan ziela kontatzen du. Arroparik gabe erosten zituen Mercedesek panpinak eta bazkideen artean egiten zituzten arropatxoak gero. Ikusmin handia sortzen zuen herrian tonbolak. Sari garrantzitsuak zeuden; guztiak "Sinforenean" erakusten ziren. Pezeta batean, Arrate egunean (irailak 8) saltzen ziren txartel guztiak. Tonbolan ateratzen zuten dirua Eibarko elkarte desberdinei laguntzeko erabiltzen zen. Sekula ez zuten Goi-Argi emakume elkartearen finantzaketarako erabili.
Dokumentuaren akzioak