Goi-Argiko neska taldearen irteerak
Irteera ugari egiten zituzten Goi-Argi elkarteko kideek. Loiolara joaten hasi ziren, baina Hondarribira eta Donostiara ere joan izan ziren. Hamabost egun inguru pasatzen zituzten gogoetaldian elkarrekin, baina festetara, hondartzara, zezenketak ikustera, etab. joateko ere aprobetxatzen zutela kontatzen digu Mirenek. Garai hartan, ez zen batere ohikoa neska talde bat zezenketa batean ikustea edota kalean zein kafetegi batean gizonezkorik gabe aurkitzea. Gutxi axola zitzaien haiei.
Dokumentuaren akzioak