Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Maltzagaren kokapen estrategikoa

Maltzagako San Rafael ermita desagertuaren kokapena. Trenbideko-langileek eraiki zituzten ermita eta eskola. 80 bat ikasle zeuden, gehienak trenbideko langileen seme-alabak. Extremaduratik, Gaztelatik... etorri ziren.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Orduan, San Rafael, ezta?
- San Rafael.
- Nun zeguan?
- Zeguan, eeee...
- Ze "zeguan" esaten dot...
- Zeguan, bai, bai, orain ez dago ezer.
- Zeguan.
- Zeguan, hamendik Plaentxiara zoiazela, eskubitara, pasatzen dozu Delteco dago orain, errekia, ta errekian aldamenian Estaziñora jueteko eskillarak eta ranpa bat zeguan ta haretxen azpikaldian, errekian kontrara, kamiñuan azpikaldian.
- Zeiñek egin zeban edo zuk horren berririk bai?
- Nik uste dot, nik uste dot, ferrobiarixuak egingo zebela, porke Maltzagan bizi zian ferrobiarixo pilla bat. Pilla bat bizi ziran, pilla bat familixa. Ein eben /eiben/ etxia, ez dakit ni zenbat bibienda eukiko zittuan, baiña pilla bat. Bertan Estaziñuan. Aldamenian eguan etxe haundi bat, gero aurrerao juanda beste... errekia pasauta beste etxe bat eta... Orduan ferrobiarixuak bizi ziran baserrixetan be bai.
- Hainbeste ferrobiarixo eguan?
- Bai, bai, bai, bai, bai. Gu juaten giñan eskolara Maltzagan 40 bat neska eta 40 bat mutil, ta basarrikuak oso gutxi, ferrobiarixuak zian gehixenak.
- Eta zegaittik kontzentratzen ziran Maltzagan edo?
- Eske Maltzaga orduan oso inportatia zan. Gasteizera trena, Donostiara, Bilbokua... hortxe eitten eben kruzia danak, ta inportantia zan.
- Eta horrek ferrobiarixuok zer zian, bertako [...] ... zer motako...?
- Horrek etorri zian, ba, kanpotikan, eeee... buff, Extremaduratikan, Castilatikan... Etorri zian hona, etxia emon etsen /emotzen/ hor eta gero ba…
- Eta lanbide bat, ez?
- Lanbide bat. Bai. Batzuk e… Klaro Maltzagan ez eguan ezer. Eguan trena ta eguan hori ta eurak eren, baiña ostian dendarikan ta ezer ez eguan. Eta batek eruaten eban ogixa eurendako eta, nahi baeban batenbatek erosi, ba... Adibidez, gure maistria izan zanak ogixa Maltzagan erosten eban. Eta gero, ba, uste dot periodikua be eruaten ebala iñoiz ta... Euretako batek.
- Euren artian pixkat...
- Bai, bai, bai, bai.
- Komunala egiten zeben, ezta, zeoze, alkarri laguntzeko. Bai, bai, bai.
- Esaten detsut: nik hamalau urtekin laga neban eskolia eta dia aurretiko gauzak, porke gu eskol... eskolia kendu ebenerako ya bastante zertuta eguan ferrobiarixuen zera.
- Ferrobiarixuen...
- Bai.
- ... harutz-honutz hori [...] esan nahi dozu.
- Bai, bai. Porke ya trena kendu zuten, ez dakit noiz kenduko zeben, Gasteizerako trena eta hori asko... kentzen hasi zian hortikan.
- Klaro, horrek bajau erain pixkatxo bat, ez? Horren, Maltzagan, garrantzixa be bai, ezta?
- Bai, bai. Ya laga zotsan izatiari kruze inportante bat eta...

Dokumentuaren akzioak