San Rafael eguna
San Rafael jaiak ospatzen ziren Maltzagan. Erromeria egoten zen. Kantina eta taberna zeuden eta taberna kanpoan egiten zen dantzaldia. Tabernan jende asko biltzen zen egunero eta geralekua kendu zenean, zabalik iraun zuen urte batzuetan.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Jaixak edo, eitten zien? Bazeukan jai egunik?
- Bai, San Rafael eguna. Oin, ez idazu esan noiz zan e? oktubrian San Rafel?
- Septienbrian hogeita bederatzixan izan leike?
- Leikiena, leikiena. San Rafael eguna, bai. Eitten zan erromerixia eitten zan, edo zeoze egoten zan. Klaro, baiña gu harrapau giñuzen, ba, umiak. Umiak. Eta gero, ba, ez dakit noiz lagako otsen /lagakotzen/ eittiai
- Bai, aja, erromerixia gogoratzen dozu, ez?
- Bai, bai, bai, ez dakitt ee gu.. esaten dotsut gu...
- Bai, ondiñok erromerixia...
- Hasi gabe, hasi gabe ondiokan. Ondiokan... bai, bai, bai, bai.
- Klaro. Ta horrek asko esan gura dau horrek gauzok...
- Bai, hoixe.
- ... akorduan eukitzeko.
- Bai.
- Klaro, bai, bai, bai.
- Eta Maltzagan egongo zan, ba, gogoratzeko gauzak Maltzagako kantinan salduko zittuen ba karameluak eta horrek gauzok. Ostian, tabernia be bazeuan Maltzagan, Plazentzia aldera. Oin be han dau etxia
- Esan dozu dendarik ez, baiña orduan tabernia...
- Tabernia bai, tabernia bazeuan. Tabernia bazeuan.
- Eta zera hori, ez? erromerixia dakazu, taberna... diñot han egun horrena, San Rafael egun horretan edo...
- Han tabernian aurrian dantzia itten zan eta hor ya igual eukiko nittuan hamasei bat urte edo? Baiña ezin detsut, ezin detsut esan, ezin detsut /ezitsut/ esan...
- Dantzia ta ikusten dozu zeozer, ezta?
- Egon zala, behin juan giñala ta egon zala musikia ta zera, baiña ez, ezin detsut esan ezer garbirik.
- Bai, lasai.
- Ezer garbirik.
- Bai, bai, bai, ondo, ondo, ondo. E ze? Hortik aparte edo, zera eitten baziren edo, joko edo... hurrengo astian zeozer, repetiziñorik.edo ete zan edo...?
- Ez dakit.
- Eguna bera bakarrik gogoratzen dozu.
- Eguna bera bakarrikan, ez naiz gogoratzen ostian ezekin. - Ez?
- Ez.
- Bai bai. Ondo, ondo. Jende asko gogoratzen dozu hor? Zer zan, holako ermitta-gunak eta jendetsuak izaten zian?
- Ez dotsut.. ezin dotsut esan ze... Goizian izango zan jaixan mezia eta gero, ba, taberna ingurura. Klaro, hori juan zanian galtzen, ferrobiarixuak gutxitzen juan zianian, kantinakuak be jubilau ein zian, nausixak zian, laga ein eben. Eta tabernakua geldittu zan. Baiña... ezin detsut, ezin detsut /ezitsut/ esan.
- Tabernia, orduan, beranduaura arte...
- Bai, azkenengua, bai, bai, azkenengua tabernia.
- Eta nora etortzen zan tabernara jentia horra? Eibartik...? Ze hor trenak geratu eitten ziran?
- Trena, bai, bai, bai. Trenak eitten eban.
- Geratu eitten zan zati baten?
- Bai, bai, geldittu zati baten geldittu eitten zan.
- Zati baten.
- Eitten eban kruzia eta itxeitzen eben danak zertu artian. Eta egongo zan ba denpora bat egongo zan zertzeko. Eta jentia ba...
- Tranbordo moduan edo...
- Bai, edo autobusa hartzera edo batenbatek billa juateko edo zera, ba, egon, tabernan.
- Klaro, neguan, endemas, ezta? Ordua hotz haundixa eingo zeban.
- Errekonduan neguan hotz.
- Klaro! Klaro baietz, bai, bai. Errekia brabo etorriko zan gaiñera neguan...
- Bai, bai, neguan bai.
- Hor zer haundixa. Gero hortxe harutzatxuao, goratxuao, batzen da Eibartik datorrenakin?
- Bai, hortxe bertan, hortxe bertan dao errekian zera.
- Bata...
- Bai, Eibartikan eta bestia Plazentziatik... hortxe bertan.
- Hortxe bertan eingo dau...
- Bai, ba, igual elixian pare inguruan. Ba! Hortxe. Kamiño azpixan, hortxe zertuko dia. Kamiñua pasau ta segiduan.
Dokumentuaren akzioak