Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Trumoi eta oinaztuen kontrako sinesmenak

Euria egiteko errogatibak ez ziren egiten San Rafaelen. Baserritar gutxi joaten zen bertara. Trumoia zegoenean, amamak kandelak piztu eta santuei errezatzen zien. Aitak leiho eta ate guztiak itxiarazten zituen, oinaztua etxean ez sartzeko. Urak eta aire-korronteek oinaztuak erakartzen zituztela sinesten zen / sinesten zuen jendeak. Elgoibarko San Pedro auzoko bati tximista belarritik nola sartu zitzaion kontatzen du.


Dokumentuaren akzioak