Santa Kurutz ermitako abadeak
On Pedro Gorostidik, Arrateko abade izan zenak, urte askoan eman zuen meza Santa Kurutzeko ermitan. Hark ezin zuenean, karmeldarrak ere ezagutu izan ditu. Gaur egun, Xabier Zubizarreta Eibarko abadeak ematen du meza, edo, haren partez, Jose Ramon apaiz laikoak ere bai. Garai batean, abadeei ordaindu egiten zien urte horretan maiordomo funtzioa zuen baserriak. Gaur egun ez. Atabakan jasotako dirua ermitaren konponketa edo beharretarako gordetzen da.
Dokumentuaren akzioak