Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

San Anton egunean animaliak bedeinkatzen ziren Azitaingo parrokian

Azitaingo abuztuko jaiak baserritarrek antolatzen dituzte: meza, herri-kirolak... 2013. urtera arte, San Anton eguna ospatzen zen urtarrilean. Animalien patroia denez, baserritarrek animaliak eta landareak eramaten zituzten eta, meza ostean, abadeak bedeinkatu egiten zituen. Meza ostean hamaiketakoa egoten zen.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Doroteo: Aquello sí. Ha tokatzen jako edifiziuari, eliziari tokatzen jako hori. Oin, partekuak... Esaten zeben elizianak ziala, baiña..
- Eta esan dozue, zera, ez? Ama birjiñian egunian izaten direla jaixak, ez?
- D.: Bai, bai. Aurten ez da ein, karo, aurten ezer be ez da ein ta.
- Aurten ez. Baiña orduan egunian izaten da? Jaixak.
- D.: Bai, bai. Ta organizatzen dabe, oin organizatzen dabe basarrittarrak.
- Maria Luisa: Bai, baiña zer? Mezia ta..
- D.: Joe... Joe, mezia ta.
- M.L.: Ezebez! oin honek, pandemian zeraaittikan, ezebez.
- D.: Hori esan dou, oin ez.
- Baiña aurretikuetan?
- M. L.: Buenooo... Asko!
- D.: Aizkoran ta harrijasotziak eta probak eta... Jai haundixa eitten da hor e, Andra Mari egunian.
- M. L.: Andra Mari agostuan. Baiña lelengo eitten da San Anton, oin, eneruan.
- D.: Bueno, bai, bai.
- M. L.: San Anton de.. San An.. Bata da San Antonio eta bestia San Anton.
- Ander Urkia (biloba): San Anton, hamazazpixan.
- D.: Y San Antonio es trece de junio.
- A.: San Anton hamazazpixan.
- M. L.: Hori da San Antonio. Ta hau da San Anton.
- D.: Bai, hau da Sant Anton, "patrón de los animales".
- M. L.: Zelebratzen da…
- Eta ze eitten da?
- M. L.: Eneruan.
- D.: Ez dakit ze egun , ezin [neiketzu] esan.
- Mezia izango da, ez?
- M. L.: Bai.
- D.: Bai... baiña oin bai, ala?
- M. L.: Ez.
- D.: Don Felix zeguanian, bai.
- Bai. [...] izan da, orduan?
- M.L.: Oin... mezia beti, urtero ha mezia.
- D.: Bai?
- M. L.: Hombre.
- D.: San Anton egunian bai?
- M. L.: Hombre, oin honen zeronegaittikan ez.
- D.: Horregaittik ez, [...].
- M. L.: A! ez, ez. Bai, hori geratu zan...
- D.: Don Felix hil zanetik hor ez da ezer izan. Ez dot uste.
- Orduan, Don Felix noiz hil zan?
- D.: Lehen erromerixak-eta kristonak eittten zian San Anton egunian! buo!
- M.L.: 22 de febrero del trece.
- "Del 2013". Orduan, 2013ra arte San Anton egunez mezia ein da?
- D.: Mezia eta bedeinkaziñua, zerak eruaten zittuen, igual txakurra edo katua edo konejua edo oillarra edo...
- M.L.: Hori be eruanda dao han.
- Orduan, sinisten dau zeozer.
- M.L.: Ha oindiokan han dao, salan han dao sikatuta. Neri gitxi falta jata sikatzeko, baiña oindio bizirik dao. Eta holan zertxo bat eruanda, polittaua erretratua...!
- Zer eruan zenduan?
- A.: Bonsai bat. Ez?
- M.L.: Bai.
- A! Eruan zenduan arbolia?
- M.L.: Bai, arbola bat.
- A.: Bai. Ta lehengusuak konejua edo ez dakit zer eruan eban.
- M.L.: Konejua.
- A.: Jonek.
- M.L.: Jonek konejua.
- D.: A! Ta Jonek be konejua ta..
- A.: Uste dot baietz.
- Eta ze izeten da? Bedeinkaziñua ze izeten zan? Don Felixek ze eitten zeban?
- D.: A, bueno, ba, ez dakit mezia hasi baiño lehen ala meza erdixan edo noiz izaten zan bedeinkaziñua... Mezia hasi aurretik?
- M.L.: Ez, gero, gero.
- D.: Gero,?Amaittu ta gero, ezta?
- M.L.: Gero, bai.
- D.: Bai, bai, errezon bat ein ta...
- Haren ostian zer eitten zeban? bedeinkatu zera? aittagureren bat edo?
- M.L.: Hiru bat ordu laren-edo izaten zan meziori eta gero han zera... `Maria Ospitxal´, zelan da?
- D.: Ee, orduan ez zan, `Maria Ospitxal´-ta etortzen zian Andramarixetan, Marialui.
- M.L.: Eta zerian ez?
- D.: No, no.
- M.L.: Andramarixetan bakarrikan?
- D.: Txistua, tanboliña eta sagrarixuan.
- M.L.: Ondio bizi da hori, e!
- D.: Baai.
- M.L.: Eta ostantzian ez?
- D.: Keba, ez ez zeuan dirua.
- M.L.: Aurreskua, aurreskua.
- D.: [...] pagatzeko ez zeuan dirua, joe.
- M.L.: Aurreskua dantzan eitten zeben ya mezia amaittueran. Ta gero, urtendakuan, tabernia itxitta egoten zan, oin dauan... Bueno, oin be itxitta dao, baiña tabernia, urtero zeuana, haura itxi itten zan eta honek jaixetako zerak organiz... ipintzen zeban tabernatxo bat, mostradora.
- D.: Mostradora.
- M.L.: Eta honek basarrittarrok eta...
- D.: Pintxuak-eta ipintzen zittuen ta...
- M.L.: Pintxuak eta gero dale que te pego. Eta han arrimatzen zan, mezetara ez, baiña han arrimatzen zan... ta pagauta, e.
- D.: Baiña ordainduta, e!
- M.L.: Bai, bai, pagauta.
- D.: Han ordaindu eitten zan.
- Bai, bai, bai bakoitzak beria, ez?
- D.: Bai, bai.
- M.L.: Baiña mezia mezia duan egoten zan.
- D.: Nik ez dot sekula pagau mezarik e! zuk pagau dozu, ala?
- M.L.: Ez zenduan ezer botatzen hara sestotxora?
- D.: Hori diferentia da, baiña pagau ez.
- M.L.: Pagau ez .
- D.: A, una cosa es... poltsan...
- M.L.: Nik ez dot esan pagatzen zanikan. Duan egoten zala.
- D.: Bai, bixar be bai, mezia beti duan dao.
- M.L.: Klaro! Baiña si hay esto… mecachis.
- Hurratu, txakur gehixau etorri, ezta?
- D.: Bai, joan Santakurutzera ta Santakurutzen mezia amaittutakuan zera duan egoten da, piskolabisa, pintxua ta ardaua eta sagardaua eta jo-ta jentia... hau, mostradoretik alde ezin, gaiñera, jo-ta dale hantxe! Hartik ba bat edo bi ta alde beste batendako... baiña ostias.

Dokumentuaren akzioak