Andramariaren jaiak Azitainen abuztuan eta irailean
Andramariaren jaiak ospatzen dira abuztuan Azitainen urtero. Auzoan Espainiatik Eibarrera lanera etorritako jende asko bizi zen eta abuztuan herrira bueltatzen zirenez oporretan, jaiak irailean berriz ospatzeko eskaera egin zuten eta horrela mantendu da gaur egunera arte. Iraileko jaiak izan dira urteetan auzoko jai garrantzitsuenak. Txosnak, helduei omenaldiak, kontzertu handiak (Su Ta Gar), erromeriak, herri-bazkariak, lehiaketak... Jaiak Barrena kaleko parkera pasatu ziren, jende asko hurbiltzen zelako. 80. hamarkadan izan zuten jaiek garrantzi handiena, oso kontzertu jendetsuekin.
Dokumentuaren akzioak