Azitaingo jaiak I: San Anton, Andramariak eta irailekoak
Gaztea zelarik hasi zen Josean Azitaingo jaien antolakuntzan. Hiru jai ospatzen ziren urtean zehar. Urtarrilean San Anton eguna ospatzen zen. Gerra aurretik ospatzen zen eta, nahiz eta gero galdu, Felix Bergara abadeak ohitura berreskuratu zuen. Abuztuan Andramariaren jaiak ospatzen dira. Irailean, Andramarien errepikapena egiten da. Auzoan bizi ziren kanpotarrek eskatuta hasi ziren iraileko jaiak, abuztuan euren herrietara joaten zirelako. Oso jai indartsuak bilakatu ziren.
Dokumentuaren akzioak