Azitaingo jaiak III: Diru-bilketa
Jai guztietan dirua biltzen zen eta horrekin zer egiten zuten kontatzen du Joseanek. San Anton jaietan, txapela pasatuz borondatea jaso eta diru hori elizako gauzetarako uzten zen. Andramarietan jasotakoaren parte bat elizarako geratzen zen eta bestea hurrengo jaiak antolatzeko. Irailekoetan diru asko mugitzen zen eta diru-laguntza jasotzen zuten Udaletik. Eguraldiaren arabera diru gehiago edo gutxiago batzen zuten. Festen amaieran, jai-batzordeak bazkari herrikoi bat antolatzen zuen Azitaingo jatetxean.
Dokumentuaren akzioak