Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Azitaingo Behetarrak Auzo Elkartea

Azitaingo gazteek eta Felix Bergara abadeak "Behetarrak Auzo Elkartea" sortu zuten, Udalari eta bestelako erakunde publikoei eskaera formalak egiteko. Denetariko eskaerak egiten zituzten eta Felix Bergara zen alde batetik bestera mugitzen zena.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Behetarrak... ko... Bai, elkarte hori berak beste hiru-laukin batera sortu gendun, ba, pixkat ez zoskuelako kasorik eitten udaletxian, sobretodo, edo diputaziñuan edo juaten giñan tokixetan, ibili giñanian kanposantu horren billa… Karo, gu giñan batzorde bat elixiakin lotuta, buff… barre eitten otsuen. Juaten ziñan ta “esto de cristianos de Acitain –edo ez dakit zer izango giñan orduan–... buff... ya vienen aquí estos”, atia itxi ta. Orduan, sortu zan hor Behetarrak Auzo Elkartea, registro zenbakixakin eta ganoraz einda eta, orduan, gu gure registro izenarekin-eta giñan, ba, erakunde bat. Orduan ee… Aurora Baskaranekin orduan, gero Iñaki Arriolakin ta Miguel De Los Toyosekin gitxio, porke ya ordurako ya desinflau giñan, baiña sobretodo Iñaki Arriolakin oso billera potentiak eukittakuak izan gara, ba, danekin lotuta: auzoko… gauza urbanistikuekin, rotondak, espaloiak, basarriko bidiak, argittasunak, alumbrauak, alkantarillauak, Murrategirako asfaltua... Horrek danok elkarte horren lorpenak izan dia...
- [...]
- Baiña artista hau, ba, hor egon dalako. Ta gero, ba, hor ibiltzen giñan hiru-lau, ba, pixkat ba… anbientia gustatzen jakunoki, ez? Ibiltzen giñan hor, ba... bai. Eta bai, hori oso inportantia da. Bai, horrek azkenengo… bueno azkenengua, baiña bai igual bi milla ta hamabostetik... [aurretik]... hamahiruan hil zan, ba, handik bi urtian ibili giñan inerziakin, baiña gero ya, ba, bueno, nabaritzen zan bera.. bere falta asko. Bai. Denporia be beti euki dau. Karo, azkenian bestiok ez genkauna, ba… gu lanetik urtetzen genduan ta jasotzen genduzen ardurak, baiña e ez genkaun denporia hara edo hona mobitzeko, ta bera Donostiara edo hara edo... askatasuna ekan. Nahi genduan tokixetara juteko bera arduratzen zan ta hori zan…
- [Diferentia]...
- Bai, baiña bueno.

Dokumentuaren akzioak