Ingalaterrara ingelesa ikastera 1952an
Gerra ostean Eibarrera itzuli ziren eta Maria Luisaren aitak lantegia berriz martxan jartzeari ekin zion, hasieran lokal ezberdinetan eta gero Bista Ederren. Maria Luisa gazte zelarik, AYA-k Ingalaterrara esportatzen zituen armak eta hara bidali zuten ingelesa ikastera urtebetez. Aitak dirua bidaltzen zion, garaiko Ingalaterran zegoen Eusko Jaurlaritzaren bitartez, bezeroen bidez... Ingalaterratik bueltatu zenean, Eibarko lantegi asko esportatzen hasi ziren eta itzulpen-lanak egiteko premia zegoen.
Dokumentuaren akzioak