Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Goi Argi elkartean tonbolak antolatzen; sariak

"Eibarko Bizikleta"ri eta herrian aurkitzen zituzten bestelako beharrei laguntzeko, "tonbola" deitzen zieten diru-bilketak egiten zituzten Goi Argi emakume elkartekoek. Tonbolako sari nagusia bizikleta izaten zen. Panpinak ere oso bereziak izaten ziren, haien arropak herriko emakumeek josten zituztelako. Sari txikiagoak Bilbon erosten zituzten; lapikoak Eskoriatzan. Sari guztiak udaletxeko arkupeetan erakusten ziren eta han egoten ziren tonbolaren egunera arte. Udalaren laguntza handia izan zuten.


Dokumentuaren akzioak