Eibarren, beti aldarrikapen asko egon dira
Frankismo garaiko gazte garaia gogoratzen du. Etxean beti izan dira abertzaleak eta politikaz hitz egiten zen. Eibarrek zuen sozialista kutsua zela eta, beti ezagutu ditu aldarrikapenak, grebak, mugimenduak... kalean eta lantokietan. Politikoki, ordea, ez zegoen aukera handirik. Behin, Eibarrera Ez Dok Amairu ekarri nahi izan zuten eta Gobernu Zibilean erakutsi behar izan zituzten taldearen letrak, zentsura pasa zezaten.
Dokumentuaren akzioak