Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Urkoko pinadi batean bilera klandestinoak

Langileen artean elkartasun handia zegoen, nahiz eta herrikoak ez izan. Greba handiak egiten zirenean, lantegietan dirua batzen zen grebalariak laguntzeko. "Elkartasun-kaxak". Bilera jendetsuak klandestinoki egiten ziren mendian eta deialdiak ahoz-ahozkoak ziren. Alderdi ezberdinen arteko bilera txikiak ("Interfuerzas") deitzen ziren eta elizako arkupean egiten zituzten.

Dokumentuaren akzioak