Sobietar hezkuntza sistema ondo antolatuta.
Sobietar Batasuneko hezkuntza sistema oso ondo antolatuta zegoela pentsatzen du. Ikasgela guztietan ikasturte osoan gai berdinak aldi berean ematen ziren. Horrela, herri batetik bestera joan behar ziren umeek ez zuten ikasturteko haria galtzen. Liburuak ere beti ziren berdinak. Hezkuntza doan zen. Klaseak, bizi ziren etxetik kanpo zegoen eskola batean izaten ziren. Harrera etxea oso handia zen, eta lursail zabalak eta pinudiak zituen.
Dokumentuaren akzioak