Miranda de Ebron berriz bananduta
Ama eta biak Zaragozatik Eibarrera bidaia trenez egin zuten, baina Miranda de Ebron, konturatu gabe, banandu egin ziren. Ama Donostiara heldu zen eta Robertok Bilbora jarraitu zuen. Ez zeraman ez dirurik, ezta dokumenturik ere. Trenean ezagututako batzuen etxean pasatu zuen gaua eta hurrengo egunean Eibarrera trena hartzeko dirua eman zioten. Azkenean bere ama baino lehenago iritsi zen Eibarrera.
Dokumentuaren akzioak