Gaztetatik San Romaneko erromeriara
Umetatik San Salbador ermitarekin lotura izan dute. Hamabost urterekin hasi ziren erromeriara joaten. Salbador eguna astean zehar tokatzen bazen, hurrengo igandean ospatzen zen. Eibarko Karmelitek ematen zuten meza. Bailara ezberdinetatik etortzen zen jendea. Ardoa eta janaria saltzen zen, bertsolariak eta soinujoleak zeuden, dantza lehiaketak, bola-jokoak, sari-banaketak...
Dokumentuaren akzioak