Pello Aldazabal, Euskal Filmoteka
2004/11/10
Azaroaren 16an Euskal Filmotekaren inguruko hitzaldia Eibarren. Martitzenetan Berbetan programaren barruan izango da eta Euskal Filmotekaren historia kontatuko digu. Horrez gainera, pelikula zaharren zatiak ere botako ditu. Portalean, arratsaldeko 19.30etan.
Azaroko hitzaldiko gonbidatua Peio Aldazabal izango da, Euskal Filmategiaren arduradun nagusia, eta filmotekaren lanaren gainean jardungo du: Euskal Filmotekaren historia, eskuratu dituen pelikulak, zaharberritutakoak...
Horrez gainera, pelikula zaharren zatiak ere botako ditu: San Mames futbol zelaiaren inaugurazioa (1913), Atano eta Gallastegiren arteko finala Eibarren (Gallastegik txapela irabazi zuenekoa), Goienetxe kolonian 1965ean koloretan egindako pelikula...
Hitzaldia azaroaren 16an izango da. Beti lez, arratsaldeko 19.30etan Portalean.
Informazioa gehiago, 2004ko egitarau barruan, atal honetan:
Dokumentuaren akzioak