1956ko Bicicleta Eibarresa pelikularen aurkezpena
2004/12/15
Abenduaren 28an, arratsaldeko 7,30etan, Portalean, Euskal Bizikletak Eibarkoudalari 1996an eman eta Ego Ibarra Batzordeak aurten zaharberritu duen "V.Bicicleta Eibarresa" 16 mmko pelikula aurkeztuko da.
Abenduaren 28an, arratsaldeko 7,30etan, Portalean, Euskal Bizikletak Eibarko udalari 1996an eman eta Ego Ibarra Batzordeak aurten zaharberritu duen "V. Bicicleta Eibarresa" 16 mmko pelikula aurkeztuko da. Ekitaldia Xabier Usabiaga EITBko kazetariak aurkeztuko du.
Pelikula hori 1956koa da eta 34 minutu ditu.
1956ko edizioaren bost etapak daude jasota:
- apirilaren 15ekoa: Eibar-Baiona-Eibar (262 km)
- apirilaren 16koa Eibar-Iruña-Eibar (250 km)
- 17an Eibar-Bilbo (158 km, Sollubetik) eta Bilbo-Eibar erlojuaren kontrakoa (45 km)
- apirilaren 18an Eibar-Miranda de Ebro-Gasteiz-Eibar (230 km).
Sailkapen nagusia hauxe izan zen: irabazle nagusia eta mendiko sailkapenarena, Jesus Loroño; bigarrena, Jesus Galdeano, eta hirugarrena, Miguel Bover.
Gai honi buruz Eibarko hedabide eta webguneetan agertu diren albisteak:
- 1956ko Eibarko Bizikletaren pelikula zaharberrituta (Eibartik, 2004-12-09)
- La cinta V Bicicleta Eibarresa se estrenará el día 28 tras ser restaurada (El Correo, 2004-12-12)
- Portalea acoge hoy el estreno de la película restaurada V Bicicleta Eibarresa, de 1956 (Diario Vasco, 2004-12-28)
- Etaparik luzeena (Berria, 2004-12-28)
- Zabortegitik Euskadiko Filmategira (Gara, 2004-12-28)
- Recuperan una película hallada en la basura que documenta la Bicicleta Eibarresa de 1956 (Diario Vasco, 2004-12-28)
- Medio siglo a golpe de pedal (Diario Vasco, 2004-12-30)
Dokumentuaren akzioak