Artxiboko argazkiak identifikatzen
Ego Ibarra batzordeak, Eibar aldizkariaren laguntzarekin, udal artxiboko argazki zaharrak identifikatzeko programa bat jarri zuen abian 1998ko Gabonetan. Udal Artxiboko irudiak aldizkarian kaleratzen dira, eta herritarren laguntza eskatzen da, irudien inguruko informazioa jasotzeko: data, argazkian agertzen diren lagunen izenak, lekua, eta abar. Batez ere Feliciano Castrillo Ortuoste fondoko irudiak erabili izan dira.
Orain arte 433 argazki argitaratu dira. Gehienbat kale-giroko irudiak dira: ezkontzak, despedidak, lagun-taldeak, eta abar. Horiez gainera, XX. mende hasierako batzuk ere argitaratu eta identifikatu ahal izan dira; pozgarria, horrelakoak identifikatzea betiere zailagoa delako, urteak ez baitira alperrik igaro.
Ego Ibarra batzordeak eta udal artxiboak, identifikazio lanetan jardun duten ehunka herritarren laguntza eta Eibar aldizkariaren kolaborazioa eskertu nahirik, zozketa bat egiten du urtero partehartzaile guztien artean.
Aurtengo ekitaldia joan zen ostiralean izan zen, hilak 22, udaletxeko areto nagusian, eta irabazlea Begoña Arizmendiarrieta izan da.
Dokumentuaren akzioak