Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Juan San Martin (Eibar,1922-2005)

2005/05/30
Idazlea, poeta, itzultzailea, mendizalea, euskaltzaina eta lehen Arartekoa.Eibarren jaio zen 1922ko ekainaren 23an eta Donostian zendu 2005ekomaiatzaren 30ean. Bibliografia oparoko idazle nekaezin eibartarrak makinabat gai jorratu ditu bizitzan zehar. Eibarrek herriko seme kutun izendatukodu 2005eko urrian.

Gaur goizean jaso dugu Juan San Martin gure eibartar maitearen heriotzaren albiste zoritxarrekoa.

Dakizuen moduan, udalak, ekainaren 3an Juan San Martin herriko seme kutun izendatzeko aparteko udal osoko bilkura zuen egitekotan.

Bere heriotzaren aurrean, bere familiarekin batera hala erabakita, Eibarko udalak izendapenaren aldeko udal osoko bilkura bertan behera uztea erabaki du. Datozen egunotan, familiarekin elkar hartuta, beste egun bat jarriko dugu zendu zaigun eibartar handi horri merezi duen omena eskaintzearren.

Une honetan, nahigabeak eta tristurak harrapatu gaituen honetan, Eibarrek, Juan San Martin zenaren senideen eta lagunen ondoan egon nahi du; eta gure dolumina helarazi nahi diegu.

Juan San Martin, herriko seme kutun

Dokumentuaren akzioak