Eibar errebista digitalizatu da (1952-2004)
Orain arte, guztira, 458 ale eta 8000 orritik gora izan dira Eibar errebistak kaleratu dituenak. Hiru aro izan ditu bere bizitzan zehar. Lehenengo alea 1952ko irailean kaleratu zen, parrokiako buletin gisa. Lehen aro horretan, guztira, 29 errebista kaleratu ziren eta 1955eko urrikoarekin amaitu zen. 1956ko martxokoak ekin zion II. aroari, "errebista herrikoi" izateari, eta 1994ko urtarrileko 358 alea izan zen On Pedro Zelaiak atera zuen azken aldizkaria eta aro horri azkena eman ziona.
Aldizkariaren fundatzailea hil ondoren, bere omenez ateratako ale zenbatugabe bat dugu eta horren ondoren, Jose Mari Kruzetaren III. aroa dator, 1994ko Arratietan kaleratutako 1go. alearekin hasi zena. Digitalizatu den azken alea 2004ko Gaztañerrekoa dugu, III. aroko 63. alea. Orduz geroztik 69-bis aleraino (Herriaren arima: 1952-2005 erakusketari dagokiona) heldu da aldizkaria.
Atal honetan Eibar aldizkaritik aukeratutako hainbat artikulu irakur daitezke. 2006. urtetik aurrera ateratzen den ale bakoitza ere ikusgai izango da PDF formatuan. Bestalde, ikusgai jarriko dira baita orain digitalizatu diren antzinako ale zahar asko esandako formatu horretan.
Dokumentuaren akzioak